XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba-dirudi orain arte lan-antolatze guziak begiratuta, gizona lanerako dala; ez, lana da gizonarentzat izan bearr dana: lana, gizonaren bizirako erabiltzekoa.

Orixe gizonari berari dagokion elburua.

Bestela, gizona abere baten antzeko artzea da.

Ta ordua dugu gizonak aintzakotzat artzeko, bai ta itzalez eta adeiez beterik gizon guztiengan, norberak berarengan ikusi nai duena begiratzeko ere.

Paris`en ateratzen dan Témoignage Chrétien asterokoan, 1961`ko lotazillaren 22`garrenean, Biologie et Racisme izenpuruaz, idazlan ederr bat agertu zan; bere egilleak, Dr. Paul Chauchar jaunak, onela ziñoen: Gure eginbidea, gizon guziak bere giza al-izate osoak eman ditzakena da.

Gizonen artean, egiazko alkartasunean, edozein gizonak bere eskubideen izarian jasan lezakena, beste guztientzako mingarria ere izan bearr-izango litzake.

Urruti gagoz, noski, gizadiarentzako orrelako erakunde berezitik; ba-liteke iñoiz ere Ludi ontan ikusiko ez dana izatea; baña alan eta guztiz be, orruntz abiatzeko guztiz beartuak geralakoan nago.

Alde guztietan ortarako urrats sendoak emateko, eta bakoitzak bere etxean noski.

Guri Euzkadi`n ari-izatea dagokigu, gure anai euzkaldun guzientzako bizi-bide onena antolatzea.

Lenengoz, zuzentzakoa dalako, eta gañera gure euzkal-kultura elikatzeko, guziei ere bere laguntza eskatu al-izateko.

Gorputzarentzako bearrak ongienik atonduta, gogoarenak ere mail guztietan eta sakonki bete al ditzagun.

Bide bi oien zearr Euzkadi`ren bizia, berarentzat eta Ludi`ko beste gizonentzat ere emankorrena izan dedin.

Guretzat eta besteentzat bidezko ta egokia izan bearr gure euzkal-kultura eutsi ta edatzea.

Ona emen Chauchar jaunak len esandako bere idazlanean ematen duen iritzia: Irrikitzekoa izango litzake kultura guztiak beren zabaltzera el ditezela, sartaldeko kulturaren aurrean ayenatu baño, auxe gizadiarentzat galtzea izango bailitzake.

Endakerizale guzia bere burua ezagutzen ez duen eria da, burutu gabeko gizona, giza-aurkakoa.

Baña ez da eldu bearr orrengatik, enda-aurkako izan diteken oarkabeko minkunkeriraño, gaurko kultura bereizitasunen bizi argia ukatuko lukena ta arinkerizkoak izango liraken endaen arteko alkartzeetaraño elduko litzakena.